nortzuk gara

Hotz-Bero

Hotz-Bero S.L. 1988an sozietate zibil gisa eratutako enpresa da; instalazio termikoetan (klimatizazioa, aire girotua, berokuntza sistemak,…), eta aireztapenetan adituak gara, 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin. Urte guzti hauetan energia berriztagarrietan espezializatu gara, batez ere aerotermian.

Mundu mailako larrialdi klimatikoaren testuinguruan hainbat helburu finkatu dira, besteak beste kontsumo energetikoa murriztea eta horri lotutako CO2 isurketak murriztea. Helburu horiek lortzeko ezinbestekoa da energetikoki efizienteagoak diren instalazioetara trantsizioa egitea, berriztagarriak diren sistemak erabiliz. Eta Hotz-Beron horretan dihardugu.

Efizientzia energetikoa

Betidanik gure helburua izan da, eta horretarako energia berriztagarrietan oinarritzen gara. Aerotermia izan da gure lan esparru nagusiena, eta hau eguzki energia fotoboltaikoarekin osagarritzen badugu, are eta efizienteagoak eta berriztagarriak diren instalazioak ditugu.

Gure beste lan esparru esanguratsua aireztapen instalazioena izan da betidanik. Azken urteotan barnealdeko espazioen airearen kalitateak denon osasunean nola eragiten duen agerian geratu da, eta aireztapen egoki baten beharra nabarmendu da. Eta nola ez, hauetan ere efizientzia energetikoa bilatzen dugu, airearen kalitate ona eta efizientzia energetikoa bateragarriak dira eta.

Hotz-Beron sektore ezberdinetan eskaintzen ditugu gure zerbitzuak, izan industrian, 3. sektorean zein bizitegi-sektorean.

Gaituta gaude

Gaituta gaude egiten ditugun instalazio mota guztietarako eta beraien mantenu-lanetarako, industria erregistroan inskribatuta gaudelarik 20/26607 zenbakiarekin ondorengo jardueretarako:

Instalazio termikoen instalatzailea eraikinetan

20/EIT-67 zenbakiarekin

Instalazio termikoen mantentzailea eraikinetan

20/EMTT-23 zenbakiarekin

Gas-instalatzailea

EG-B kategorian

20/EGB-888 zenbakiarekin

Behe-tentsioko instalatzaile baimendua

(energia sortzeko instalazioak barne)

20/EIBT-1755 zenbakiarekin

Ekipo finkoen maneiatzailea

Hozteko, aire-egokitzaile eta bero-ponpatarako, edozein fluordun-hotzgarri karga duten sistemetarako

20-EGF1-42 zenbakiarekin

2. mailako frigorista

20/EF2-16 zenbakiarekin

Larrialdi klimatikoa sahiesten

Kontsumo energetikoa eta horri lotutako CO2 isurketak murrizten
Skip to content