Hasiera > Zerbitzuak > Aireztapenak
AIREAREN KALITATEA HOBETZEKO
Aireztapenak
Azken aldian airearen kalitateak berebiziko garrantzia hartu du, eta gero eta kontzienteagoak gara arnasten dugun aireak denon osasunean duen eraginaz. MOEren (Munduko Osasun Erakundea) arabera, gure denbora gehiena barnealdeko espazioetan ematen dugu, egunerokoaren %90eraino, eta horregatik, ezinbestekoa da leku horietan arnasten den airea osasunerako egokia izatea.
Barnealdeko espazioetako airearen kalitatea ona izateko aukera bakarra aireztapen egoki bat da. Aireztapen hori naturala izan daiteke, baina askotan ez da nahikoa izaten, eta aireztapen instalazioak dira soluziorik onenak.
Lokalen barnealdeetan aire-kalitate (BAK) hobea izateko, mota askotariko aireztapen-instalazioak garatzen ditugu, hala nola: industria-gune handietako airea tratatzea airea hainbat aldiz berrituz, sala-zuri delikatuetako aire tratamentuak (horietan ahalik eta iragazi gehien lortuz), edo lurpeko garajeak, etxebizitzak eta lokalak aireztatzeko ohiko instalazioak.
Gainera, askotan ez da nahikoa izaten soilik aireztatzearekin. Bero-berreskuratzaileak instalatzearen aldeko apustua egiten dugu, ohiko aireztapen sistemekin galdutako energia termikoaren parte berreskuratuz. Kanporatutako aire “zikinak” bere energia termikoaren parte bat lokal barrura sartzen den aire garbiari transmititzean datza, betiere eraginkortasun energetiko handiena bilatuz, lokalen kontsumo energetikoa murriztuz, erosotasuna alde batera utzi gabe eta arnasten dugun airearen kalitatea maximizatuz.
Airea garbitzea (purifikatzea): Aireztapenaz gain, gela bateko airea garbitzen (purifikatzen) laguntzen duten sistemak daude, airea osasungarriagoa izan dadin. Aire garbitzaile (purifikatzaile) horien funtzioen artean daude aireari hezetasuna kentzea (deshumidifikazioa) edota airean dauden germenak, alergenoak eta partikula esekiak murriztea. Era berean, gure osasunerako kaltegarriak izan daitezkeen usain eta osagai kimikoak xurgatzen laguntzen dute.
BAK
BERO BERRESKURAKETA
AIRE TRATAMENDUA
Zergatik gu?
Merkatua ezagutzen dugulako
30 urte baino gehiagoko esperientziarekin
Efizientzia energetikoan konprometituak
Energia berriztagarrietan oinarrituta
Sektore desberdinetarako soluzioak
Izan industrian, 3. sektorean zein bizitegi-sektorean
Martxan jartzen digutun instalazioetan gaituta gaude
Baita beraien mantenu-lanetarako
Zerbitzuak
Aholkularitzatik instalazioen mantenura

Aholkularitza eta ingeniaritza
Aholkularitza eta ingeniaritza zerbitzu propioa daukagu

Energia iturri desberdineko instalazioak
Trantsizio energetikorako garaia da!

Aerotermian liderrak
Espazioak klimatizatzeko, beharren eta eraikinaren tipologiaren araberakoak

Mantentze lanak
Instalazio guztietan zerbitzu integrala eskaintzen dugu