Hasiera > Zerbitzuak > Berokuntza
Berokuntza eta ur beroa (UBS)
Berokuntza
Bezeroaren beharren araberako instalazioak diseinatzen ditugu beti, espazio zein inguruneak ahalbidetzen dituen bitartekoak erabilita.
Espazioak berotzeko eta UBS-a (ur bero sanitarioa) produzitzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditugu, hala nola aire-ur bero-ponpa aerotermiko edo geotermikoak (hotza emateko ere gai direnak), biomasa galdarak (pelet edo egurrezkoak), su-baju hidraulikoak (tximinia berogailuak), sistema ezberdinen arteko hibridazioak, eta abar…
Bero-igorpenari dagokionez (baita hotzari dagokionez ere, kasu bakoitzaren arabera), elementu igorle ugari daude, hala nola, zoru erradiatzailea, tenperatura baxuko erradiadoreak, ohiko erradiadoreak, airea inpultsatzeko modu desberdinak, hala nola saretak edo “fan-coil”-ak, etab… Bezeroaren aukeren eta nahiaren araberakoa da aukeraketa, betiere estetika zainduz, efizientzia eta erosotasuna alde batera utzi gabe.
Larrialdi klimatikoaren testuinguruan, eraikuntzaren sektoreak berebiziko garrantzia du: Europa mailan energia kontsumoaren %40ren eta energiatik eratorritako CO2 isurien %36ren erantzulea da; Espainiar Estatu mailan, berriz, azken energia kontsumoaren %30 eta isurien %25 eragiten ditu, eta horietatik %8,2 etxebizitza, merkataritza eta erakunde-sektoreko erregai-kontsumoarekin lotutako zuzeneko emisioak dira.
Beraz, funtsezkoa da eremu horietan ere jardutea, eta Hotz-Beron urteak daramatzagu horretan, instalazioen efizientzia energetikoa hobetzen eta CO2 isuriak murrizten.
Aerotermia
BIOMASA
GEOTERMIA
Zergatik gu?
Merkatua ezagutzen dugulako
30 urte baino gehiagoko esperientziarekin
Efizientzia energetikoan konprometituak
Energia berriztagarrietan oinarrituta
Sektore desberdinetarako soluzioak
Izan industrian, 3. sektorean zein bizitegi-sektorean
Martxan jartzen digutun instalazioetan gaituta gaude
Baita beraien mantenu-lanetarako
Zerbitzuak
Aholkularitzatik instalazioen mantenura

Aholkularitza eta ingeniaritza
Aholkularitza eta ingeniaritza zerbitzu propioa daukagu

Energia iturri desberdineko instalazioak
Trantsizio energetikorako garaia da!

Aerotermian liderrak
Espazioak klimatizatzeko, beharren eta eraikinaren tipologiaren araberakoak

Mantentze lanak
Instalazio guztietan zerbitzu integrala eskaintzen dugu