Hasiera > Zerbitzuak > Klimatizazioa
eraikinaren araberako
Klimatizazioa
Espazioak klimatizatzeko, izan lokal soil bat edo izan hainbat lokalez osaturiko eraikin oso bat, aukera ezberdinak eskaintzen ditugu, beharren eta eraikinaren tipologiaren araberakoak.
Hotz-Beron bero-ponparen aldeko apustua egin genuen batez ere, berriztagarria den energia aerotermikoaren aprobetxamenduan oinarritzen den teknologiaren alde, efizientzia energetiko altua eskaintzen duena. Bero ponpak baliagarriak dira espazioak hozteko zein berotzeko, eta izan duten eboluzioa ikusita eta eskaintzen dituzten aukera ezberdinak kontuan hartuta, teknologia honen aldeko apustu sendoa egiten jarraitzen dugu.
- Espazio txikiak klimatizatzeko aire girotzaileak instalatzen ditugu, beharren araberako mota askotariko barne unitateekin (pareteko split-ak, lurreko kontsolak, sabaian jartzeko 4-bia motatakoak, konduktu bidezkoak,…), espazioak berotzeko edo/eta hozteko diseinatuak.
- Espazio ezberdinak simultaneoki klimatizatzeko instalazioak burutzen ditugu (bulego eraikinak, gela askoz osaturiko hotelak, …), kasuan kasuko sistema egokiena erabiliz, izan Multisplit sistemak, VRV sistemak (hozgarriaren bolumen aldakorra dutenak), UTA-k (airea tratatzeko unitateak), hozte-makinak (enfriadoras), eta abar …
- Espazio handiak klimatizatzeko instalazioak ere egiten ditugu, baita Rooftop-ak edo soilik giroa freskatzeko erabiltzen diren lurruntze-girotzaileak (acondicionadores evaporatibos) erabiliz.
- Espazioak berotzeko soilik diren aire bero sorgailuak ere instalatzen ditugu.
Aerotermia
Zergatik gu?
Merkatua ezagutzen dugulako
30 urte baino gehiagoko esperientziarekin
Efizientzia energetikoan konprometituak
Energia berriztagarrietan oinarrituta
Sektore desberdinetarako soluzioak
Izan industrian, 3. sektorean zein bizitegi-sektorean
Martxan jartzen digutun instalazioetan gaituta gaude
Baita beraien mantenu-lanetarako
Zerbitzuak
Aholkularitzatik instalazioen mantenura

Aholkularitza eta ingeniaritza
Aholkularitza eta ingeniaritza zerbitzu propioa daukagu

Energia iturri desberdineko instalazioak
Trantsizio energetikorako garaia da!

Aerotermian liderrak
Espazioak klimatizatzeko, beharren eta eraikinaren tipologiaren araberakoak

Mantentze lanak
Instalazio guztietan zerbitzu integrala eskaintzen dugu