Hasiera > Gutaz
Hotz-Bero S.L. 1988an sozietate zibil gisa eratutako enpresa da; instalazio termikoetan (klimatizazioa, aire girotua, berokuntza sistemak,…), eta aireztapenetan adituak gara, 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin. Urte guzti hauetan energia berriztagarrietan espezializatu gara, batez ere aerotermian.
Mundu mailako larrialdi klimatikoaren testuinguruan hainbat helburu finkatu dira, besteak beste kontsumo energetikoa murriztea eta horri lotutako CO2 isurketak murriztea. Helburu horiek lortzeko ezinbestekoa da energetikoki efizienteagoak diren instalazioetara trantsizioa egitea, berriztagarriak diren sistemak erabiliz. Eta Hotz-Beron horretan dihardugu.
Betidanik gure helburua izan da, eta horretarako energia berriztagarrietan oinarritzen gara. Aerotermia izan da gure lan esparru nagusiena, eta hau eguzki energia fotoboltaikoarekin osagarritzen badugu, are eta efizienteagoak eta berriztagarriak diren instalazioak ditugu.
Gure beste lan esparru esanguratsua aireztapen instalazioena izan da betidanik. Azken urteotan barnealdeko espazioen airearen kalitateak denon osasunean nola eragiten duen agerian geratu da, eta aireztapen egoki baten beharra nabarmendu da. Eta nola ez, hauetan ere efizientzia energetikoa bilatzen dugu, airearen kalitate ona eta efizientzia energetikoa bateragarriak dira eta.
Hotz-Beron sektore ezberdinetan eskaintzen ditugu gure zerbitzuak, izan industrian, 3. sektorean zein bizitegi-sektorean.
EG-B kategorian
(energia sortzeko instalazioak barne)
Hozteko, aire-egokitzaile eta bero-ponpatarako, edozein fluordun-hotzgarri karga duten sistemetarako
20-EGF1-42 zenbakiarekin
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
Cookie guztiak onartu ditzakezu “Onartu” botoia klikatuz edo cookie-ak konfiguratu nahiz beren erabilpena eragotz dezakezu hurrengo atalera sartuz.